XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jetsemaniko baratzetik eta Golgota gaineraino.

Salmoak adi-arazten daukun haren hil-oihuaren samina!.

Nere Jainkoa, nere Jainkoa, nun zaude nun? Zergatik ote nere oihutik egon urrun?.

Ez naiz gehiago gizonki bainan lur-zizari, Jenden ahalge, guzi guzien laidogarri (S. 21).

Jesu-Kristok lurreko anaientzat jasan pairua, irabazi salbamendua kristauek dute beren mendeko anaientzat aintzinat ereman behar eta eremaiten.

Jesu-Kristo ez da beretzat sortu, beretzat bizi izan, ez eta bertzat hil.

Gu ere ez gare guretzat sortu: ez gare behar guretzat bizi, ez eta guretzat hil.

Lafitte apeza ikusi dut Baionako eritegian, begia beti erne, bainan esku-muturrak ubelduak.

Ez zioten itzerik sartu; bainan ezin sendiaraziz, hainbertzetan ziozkaten esku-muturrak sistatu, iduri baitzuten kurutzean itzatua izan denaren eskuak.

Huna gizona, huna apeza, huna bere Herriarentzat bizi izan dena eta orai, bihotzean dauzkan guzientzat, pairatzen duena.

Ezin mintzatua zen; bainan, mihisen artetik, egin daut tiroa bezalako behakoa, esker-emaile eta otoitz-egile.

Zer ote zion azken behako horrek?.

Akabo naiz: Kristorekin hiltzen ari, Kristorekin piztuko naiz.

Akabo naiz: zuek aintzinat eremazue, nik hasi eta ezin bururatu saila.

Euskal-Herriarentzat bizi izan naiz; Euskal-Herriarentzat hiltzen naiz eta heriotzeko ikaretan salmo-pleinuz sartzen.

Errainak ditut dena min eta dena sukar; Bihotz barnean zenbat galerna, zenbat nigar!.

Nere Jainkoa, ez nere ganik egon urrun: Uzten banauzu, salbamendua, Jainkoa, nun? (S. 37).

Hortaraino behar zuen Lafitte euskal-apezak apez izan, hortaraino Kristotua....

Jesus atera zen kanporat,
elorri-korona buruan,
kapa gorria soinean.
Huna gizona!.